ekoNOMIA

Bertan behera utzi dute greba Nafarroako garraiolariek

Iazko itun kolektiboa berritzeko herrialdeko Anet patronalak borondaterik ez duelako hasi dute gaur geldialdia. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek egin dute grebarako deia.

2009ko azaroaren 23a
15:51
Entzun
Gaur hasi eta amaitu dute Nafarroako garraiolariek greba. Iazko itun kolektiboa berritzeko herrialdeko Anet patronalak borondaterik ez duelako ekin diote geldialdiari, Nafarroako bost mila garraiolari inguruk. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitutako greba, asteazkena bitarte irautekoa zen.

Enpresarien Elkartearen egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute gaur, Iruñean (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.