Batzarra izan zuten Lanbideko beharginek atzo, eta bertan erabaki zuten gaurko deituta zuten greba bertan behera uztea. Bertan duten gatazkari konponbide bat bilatze aldera, lan batzorde bat osatzea adostu zuten asteon Jaurlaritzak eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek.
Sindikatuetako iturriek Efe agentziari jakinarazi diotenez, greba ez egitea proposatu zieten sindikatuek langileei, eta lurraldeka eginiko batzarretan onartu dute proposamen hori.
Adostutako lantaldea datorren astean batzartuko da aurreneko aldiz, eta bertan izango dira sindikatuetako ordezkariak eta Jaurlaritzakoak.