Beste 130.000 langabe Erresuma Batuan
LONDRES. Abuztutik urrira bitarte beste 128.000 lagunek galdu dute lana Erresuma Batuan, eta jada 2,64 milioi dira. Langabezia tasa %8,3ra igo da; azken hamazazpi urteotako handiena da. 24 urtetik beherako langabeak1,03 milioi dira jada. 1,6 milioi lagunek jasotzen dute langabezia saria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu