Beste 1.500 langile kaleratu ditu Fordek, Ingalaterran

2012ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Genkeko (Belgika) planta datorren urtean itxiko duela jakinarazi zuen herenegun Ford Europak —4.300 langilek dihardute lantegi horretan—, eta atzo, berriz, esan zuen Ingalaterran beste 1.500 langile kaleratuko dituela. Southampton eta Dagenhameko plantak itxiko ditu, 2013an horiek ere. Ford Europak berregituraketa sakon bati ekin dio, «errentagarria izateko helburuarekin». Zuzendaritzaren erabakiak milaka langileren patua finkatu du Europan. Genkeko ekoizpena Valentziara (Herrialde Katalanak) eramango dute, ekoizpen kostuak merkatzeko xedearekin, besteak beste. Autogintzaren alorrean gogor jotzen ari da krisia, eta gutxi dira neurriak hartu ez dituzten auto etxeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.