BESTE AZTERKETA BAT GREZIARI
NDFko, EBZko eta EBko adituak -irudian, Servaas Deroose finantza gaietako zuzendariordea- Atenasera itzuli dira, Greziako ekonomiari azterketa egiteko. Hiru erakundeek neurtu behar dute zein eragin izan duten Atenasko gobernuak kontuak orekatzeko hartutako neurriak. Ontzat joz gero, maileguaren azken zatia emango diote, 9.000 milioi eurokoa. Atzo jakin zenez, Greziak BPGaren %15,4ko defizit publikoa izan zuen iaz, aurretik esandako %13,6aren ordez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu