Espainiako Lan Ministerioak gaur jakinarazi ditu langabeziaren inguruko hileroko datuak. Lau herrialdeetan egin du behera langabezia tasak, eta, batez beste, Bizkaian apaldu da gehien lanik ez duten beharginen kopurua: %3,97.
Iazko datuekin alderatuta, Nafarroan izan da beherakadarik handiena: %9,11 jaitsi da langabezia, eta 4.480 langabe gutxiago dago hamabi hilabeteren buruan. Oro har, 17.840 langabe gutxiago daude iaztik Hego Euskal Herrian.
Gizarte Segurantzari dagokionez, hilabetean 11.391 afiliatu gehiago dauka sistemak Hego Euskal Herrian. Maiatzean 1.152.945 pertsona zueden izena emanda Gizarte Segurantzan lau herrialdeetan, duela urtebete baino 25.670 gehiago.
Datuak
Araba: maiatz bukaeran, 26.515 langabe. Apiriletik, -824 (-%3,01); iazko maiatzetik, -1.567 (-%5,58).
Bizkaia: maiatz bukaeran, 90.567 langabe. Apiriletik, -3.747 (%3,97); iazko maiatzetik, -8.048 (-%8,16).
Gipuzkoa: maiatz bukaeran, 44.425 langabe. Apiriletik, -1.363 (-%2,98); iazko maiatzetik, -3.745 (-%7,77).
Nafarroa: maiatz bukaeran, 44.676 langabe. Apiriletik, -1.694 (-%3,65); iazko maiatzetik, -4.480 (-%9,11).
Hego Euskal Herria: maiatz bukaeran, 206.183 langabe. Apiriletik, -7.628; iazko maiatzetik, -17.840 langabe.
Afiliazioa: maiatz bukaeran, 1.152.945 Hego Euskal Herrian. Apiriletik, 11.391 gehiago (%0,9). Iazko maiatzetik, 25.670 gehiago (%2,3).