Beste hiru greba egun Lantegi Batuak fundazioan
Martxoaren 20, 21 eta 22rako grebara deitu du Lantegi Batuak taldeko langile batzordeak, «langileen prekaritatea gainditzeko proposamen zehatzik ez duelako egin zuzendaritzak». ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek hitzarmen «bidezko» baten alde deitu dute lanuztera, eta hamabost hilabeteren ostean, akordiorik lortu ezinean. Lantegi Batuak fundazioa irabazi asmorik bako taldea da; han aritzen diren 2.000 langileak deitu dituzte grebara. Horietatik gehienak elbarritasunen bat duten pertsonak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu