Beste proposamen baten eskaera
Bruselak esne sektorearentzat proposatutako neurriekin ez daude ados Europako herrialde asko. Atzo, horietako hamabostek beste arau batzuk eskatzeko agiria aurkeztu zuten Nekazaritza Kontseiluan. Alemaniak eta Frantziak bultzatu dute ekimena, Europako esne ekoizle nagusiek. Laguntza eskatu dute esne kuoten igoerak nekazariei eragingo dizkien kalteak samurtzeko. Era berean, Europa osorako beste plan bat nahi dute, nekazaritza modernizatzeko; «azkar», gainera. Europako Batzordeak berretsi egin du kuotak kendu egingo dituela.Kontseiluak iraun zuen bitartean, protesta egin zuten mila nekazari inguruk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu