Finantzak

"Beste toki batzuetan, erreforma berdinekin, kutxek iraun egin dute"

Hainbat sindikatuk eta gizarte eragilek salatu dute suntsitzen ari dela euskal finantza erakunde publiko bat sortzeko aukera.

Miren Garate.
2014ko martxoaren 27a
08:15
Entzun

Orain arte izandako prozesuan atzera egingo balitz, eta beharrezko neurri politiko eta legegileak hartuko balira, posible litzakete kutxen gaineko kontrol publikoa handitzea, kutxek irautea alegia. "Beste toki batzuetan, erreforma berdinekin, hala izan da", adierazi dute, gaur goizean, euskal finantza sistema publikoa aldarrikatzeko egindako agerraldian.

ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek, EKA kontsumitzaile elkarteak eta RAES ekonomia solidarioaren sareak egin dute bat, besteak beste, eskaerarekin. Haien esanetan, Kutxabanken pribatizazioaren helburu bakarra da Hego Euskal Herrian urte luzeetan ereindako aurrezki eta aktiboak "etorkizuneko akziodunen eta espekulatzaileen" esku jartzea.

Halaber, esan dute suntsitzen ari dela euskal finantza erakunde publiko bat sortzeko aukera. Erakunde horrek kudeaketa "pertsonen eta gizartearen mesedeten" egin behar lukeela diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.