Errioxak foru arauei jarritako helegiteak, AEBetako mozkinen hobekuntza eta Grezia estutzen jarraitu beharra. Betiko mozorrora, betiko lozorrora eraman zituzten txerritxo ehiztariak: zaharrak berri. 1.597 milioiren salerosketa baino ez zen izan Ibex-35eko (+%0,97) akzioetan, %1en bueltakoak Iberdrola, Edurnezuri eta BBVAren kasuan, %1,21ekoak Santanderren, %1,35 Repsol-YPFn eta %1,63 Endesan. Hortaz, Europako besteak baino gutxiago igo ziren gure indizeak; mozorroak mozorro, periferia gara oraindik. Ezer ez da, ordea, betiko: 30 urteren buruan Obamak AEBetarako zentral nuklear berri bat iragartzeak nekez poztu dezake Renovables (+%0,38), eta Txinak pasa den hilean AEBen 34 mila milioi dolar zor saldu izanak aldaketa batzuk iragartzen ditu, mozorroen azpian zer dagoen asmatuzale direnentzat. Edo altzairuaren salmenta eta prezio jaitsierak Arcelor Mittalen (+%4,16) azken emaitzak kaskartu izana erlatibizatzeko.
Gas Natural. Fenosa bereganatuta, 2008an baino %13 gehiago irabazi zuen iaz Gas Naturalek (-%0,68): 1.195 milioiren mozkina, eskaria jaitsi den testuinguruan. 21.000 milioiren zorra zuen urte amaieran, baina tarifa defizita eta salmenten bidez, 18.000koa da.
Zinkia. Pocoyo panpinaren jabe den Zinkiaren (+%1,56) 638 akzio soilik salerosi ziren atzo azokan, 1,95 euroan. Enpresaren bigarren akziodunak, Miguel Valladares mexikarrak, ordea, kapitalaren %1,06 (260.000 akzio) erosi berri ditu: akzioko 3,85 euroan.
Betiko lo-(mo)-zorrora
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu