Irudia. Paris

'BEZ SOZIALA', HIL AMAIERARAKO

2012ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Bere agintaldian bosgarren aldiz enpresaburuak eta sindikatuak Eliseora deitu zituen atzo Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak. 'BEZ sozialari' buruzko iragarpena espero zen —zerga hori pare bat puntuz igotzea, enpresek langile bakoitzeko pagatzen dituzten gizarte kotizazioak jaistearen truke—, baina ez zen hala izan, sindikatuak aurka baitaude. Edonola ere, hilabetea amaitu baino lehen horri buruzko erabakia jakinaraziko duela iragarri du Sarkozyk. Enplegua bultzatzeko neurri sorta bat, ordea, jada onartu ditu, haien artean, mila langile kontratatzea enplegu zerbitzuek langabeei arreta egiteko eta kaleratzeen ordez lanaldi partziala bultzatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.