BEZa igotzea gomendatu dio Fernandez Ordoñezek Espainiako Gobernuari

2012ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko gobernadoreak uste du Espainiako Gobernuak zeharkako zergak igo beharko dituela aurten aurreikusitako diru sarrerak bermatzeko. Espainiako Gobernuak, oraingoz, balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) igotzea baztertu du. Fernandez Ordoñezek uste du igo beharko duela, eta behin-behineko zenbait zerga igoera behin betiko bihurtuko direla, «aurrekontuen desbideratzeei aurre egiteko»

Fernandez Ordoñezek Espainiako Kongresuan hitz egin zuen atzo, Aurrekontuen Batzordean. Espainiako Bankuko gobernadoreak gogoratu zuen Espainiak gainerako herrialde aberatsek baino presio fiskal apalagoa daukala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.