BEZaren igoeraren beldur dira Arabako saltokietan
GASTEIZ. BEZaren igoeraren beldur dira Arabako paper dendak, loradendak eta ile apaindegiak. Izan ere, denda horien kasuan, BEZa %8tik %21era igoko dute. Jarduera horietan nabarituko da gehien zerga horren igoera; hala salatu dute Arabako merkataritza eta zerbitzuen elkarteak. Urteko lehen seihilekoan salmentak jaitsi egin dira denda horietan, eta, BEZaren igoera dela eta, bigarrengoan ere bide beretik jarraituko dutela espero dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu