BEZaren ituna

2012ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Zer gertatu da BEZarekin? Azken hamazazpi urteotan Nafarroak jaso du Volkswagenek Landabenen egindako Polo autoen BEZa, baina Espainiako Ogasunak itzuli dio esportatukoena, ofizialki Bartzelonako VAESA konpainiaren bidez egiten zuelako. Kobratu bai baina itzuli ez duen diru hori 350-400 milioi eurokoa izan da urtero, BEZaren bidez Nafarroak bildutakoaren herena.

Zer gertatu da orain? Apirilaz geroztik VWek erabaki du zuzenean berak esportatuko duela, eta, hortaz, Nafarroari dagokio BEZa itzultzea. BainaNafarroako Gobernuak eta Espainiakoak akordioa lortu dute Itun Ekonomikoa moldatzeko. Horrenarabera, Estatuak jarraituko du BEZa itzultzen, eta Nafarroak urtero soilik 25 milioi pagatuko dizkio Estatuari, 2012tik 2014ra.

Eta orain arte pagatutakoarekin zer gertatuko da? Itunaren Arbitratze Batzordeak erabakiko du orain Nafarroak azken hamazazpi urteotan bildutakoa itzuli behar ote duen. 1.500 milioi izan daitezke, urteko aurrekontuaren erdia.

Ez dirudi akordio txarra Nafarroarentzat. Ez. Eta horrek sortzen du oposizioaren kezka. Nolatan onartu du Estatuak halako galera bat diru premia larria duenean?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.