Zergak

BEZik ez du igoko Espainiako erreforma fiskalak

Batez besteko errentaren gaineko zerga %12,5 txikituko du Madrilgo gobernuak. Sozietateen zerga bakarra sortuko du, %25ekoa. Bi zergok ez dute zuzeneko eraginik euskal lurraldeetan. 

Soraya Saenz de Santamaria eta Cristobal Montoro. ZIPI / EFE
Jon Fernandez.
2014ko ekainaren 20a
19:25
Entzun

Ez Bruselaren “gomendioak” ez Manuel Lagaresen aditu taldeak egindakoak. Sakonek erreforma fiskalik ez du egingo Madrilek, gaur bertan Ecofinek BEZaren igoera orokorra egiteko eskatu badio ere. Urardotu egin du Ogasunak hasiera batean mahai gainean zeukan erreforma fiskalaren proiektua: BEZa gehiegi ez ukitzea eta errentaren gaineko zerga (PFEZ) jaistea, horiek dira gaurko neurri nagusiak. Arrazoia ulertzea ez da zaila.

Datorren urtean hauteskundeak gainean daude, eta, joan den maiatzaren 25eko bozetan PPk 2,6 milioi boto galdu ostean, pisu handiagoa du hauteskunde kalkuluak, defizitaren helburua betetzeak (30.900 milioitan murriztu behar du defizita 2016rako) edo erreforma fiskal progresiboago bat jartzeak baino. Balizko boto emaileak gehiegi ez haserretzea jarri du miran Mariano Rajoyren gobernuak.

Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroak gaur Luxenburgon esandakoek eta egindako ukazioek euren kabuz berba egiten dute: “Erreformak espainiarren patriketako errenta handituko du. Ez du hauteskunde helbururik”. Erreforma 2015eko urtarrilean sartuko da indarrean.  

“Iritsi da denei zergak jaisteko unea, espainiarrek egindako esfortsuaren ordaina jasotzeko”, esan du Cristobal Montoro Ogasun ministroak Ministroen kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. Erreformaren helburu nagusia enpleguaren sorrera sustatzea eta enpresen lehiakortasuna bultzatzea dela nabarmendu du. Ildo berean Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeak azaldu du zerga jaitsiera "denenetzat" dela, "langileentzat, enpresentzat eta familientzat". Saenz de Santamariaren esanetan, "azken bi urteetako erreformei esker berreskurapen bidean gaude, eta orain egindako esfortzua herritarrei bueltatzeko ordua da". 

Bruselak eskatutakoaren kontra BEZa igo barik defizitaren helburua zelan lortuko duen galdetuta honakoa erantzun du Montorok: "Ez dugu BEZik igoko une hiperkritiko batean egin genuelako. Orain ez dago beharrik, BEZaren bilketa datuak oso onak direlako”. Erreforma fiskalari esker 2016rako BPGa %0,55 handituko dela eta 20 milioi herritarrek datorren urtean erosmen ahalmen handiagoa izango dutela aurreikusi du Montorok. 

Honakoak dira aldaketa nagusiak:

BEZa: igoerarik ez, salbuespenekin
Bruselak, NDFk eta Espainiako Bankuek eskatutakorik ez du beteko, momentuz, gobernuak. Lagaresen txostenak eskatutakoa ere ez: gaur egun BEZ murriztuan (%10) dauden ondasun eta zerbitzu guztiak (ura, haragia, arraina, museoak eta osasun produktu guztiak) BEZ arruntera (%21) igotzea eskatu zion Rajoyri. Ez du horrelakorik egin. Soilik osasun produktuen BEZa igoko du, EBko Justizia Auzitegiaren ebazpen bat betez. Baina betaurrekoak eta lentillak igoeratik kanpo laga ditu, eta baita elbarrientzako osasun materialak ere. Laborategietan sendagaiak egietko erabiltzen diren produktuen BEZa berriz, %4tik %21era igoko da. 

Errenta zerga: tipo txikiagoak eta tarte gutxiago
PFEZ zazpi tarte izatetik bost izatera pasako da berriro. Gainera, tipo minimoa %24tik behera kokokatuko da (%24,75ean dago orain) eta tipo handiena, berriz, %52tik %45era jaitsiko da. Onura beraz, ez da klase baxuenentza izango bakarrik, baita dirudunentzat ere. Urtean 12.000 euroko diru sarrerak dituztenek errenta zergarik ez dute oraindu behar izan. Aldaketa hori ez da nabarmentzekoa, orain PEFZ ez ordaintzeko muga 11.162 eurotan baitago. PPren gobernuak 2012an bostetik zazpira handitu zituen PEFZren tarteak, eta tipoak zazpi punturaino igo zituen. Errentaren zerga da Ogasuaren diru bilketan pisu handiena duena, %41ekoa hain zuzen. Gaur iragarritako errenta zergaren beherapena %12,5ekoa izango da batez beste. Urtean 24.000 eurotik beherako diru sarrerak dituzten zerga ordaintzaileentzat (ordaintzaileen %70 inguru dira), berriz, %23,5ekoa izango da jaitsiera; 18.000 eurotik beherako diru sarrerak dituztenentzat, %31koa izango da jaitsiera. 

Aurrezkien atxikipenak
Errenta zergarekin batera gordailuengatik izandako irabazien zati bat ere biltzen du ogasunak. 2012tik hiru tipo daude: 6.000 eurora arteko gordailuengatik %21ekoa, 6.000-24.000 euro artekoengatik %25ekoa eta 24.000tik gorakoengatik %27koa. Aurrerantzean ere hiru tipo egongo dira baina atxikipen txikiagoarekin: %19koa 6.000 eurotik beherako gordailuentzat, %21koa 6.000tik 50.000 eurotoarako gordailuentzat, eta %23koa hortik gora. 

Ama landunentzako eta menpekodunentzeko laguntzak
Famlientzako kenkarien hobekuntza iragarri du Cristobal Montoro Ogasun ministroak, minimo pertsonala eta familiarra igoko dituelako. Hiru urtetik beherako umea duten ama landunek (1.200 euro urtean, 100 euro hilean) eta pertsona nagusi edo menpekoren bat ardurapean duten famalientzako kenkari figura berriak sortuko dituzte.

Sozietateen zerga bakarra
Tipo orokorra %30etik %25era jaitsiko da, bi urtetan, eta horixe izango da sozietateen zerga bakarra. Zerga %28koa izango da 2015ean eta %25ekoa 2016an. Enpresa txiki eta ertainen kasuan, berriz, ez da aldaketarik egongo, dagoeneko %25eko zegra dutelako 300.000 eurotik beherako irabaziak dituztenek. Kasu honetan, beraz, enpresa handiak izango dira onuradun nagusiak. Ekintzaile berrientzako zerga %15ekoa izango da atxikipena.

Sozietateetan berrinbertitzeari eutsi
Sozietate zergaren kenkari gehienak ezabatuko ditu Ogasunak, baina ez du ukituko dirua sozietatean berrinbertitzeagatiko kenkaria. Lagaresen adituen taldeak, hori ere ezabatzea gomendatu zion gobernuari.

Autonomoen atxikiena, txikiagoa
2012an BEZaren igoera orokorra eta Gabonetako sari berezia ezabatzeaz gain, autonomoen atxipinea %15etik %21era igo zuen Rajoyren gobernuak. “Aldi baterako neuria” zela esan zuen orduan, eta 2014an bere onera itzuliko zela. Ez da horrela gertatu. Urtebeteko atzerapenarekin erabaki du jaistea, eta oraingo beherakada ez da 2011ko mailara iritsiko: profesonalen eta autonomoen atxikipena &21etik %19ra jaitsiko da datorren urtean.  

I+G kenkariek jarraituko dute
Adituen txostenak gomendatutakoaren kontra, Montorok ez du ezabatuko I+Gan inbertitzeagatik enpresek dituzten kenkariak, atzerriko inbertsioen menpekotasunik ez izateko.

Seigarren PIVE plana
Erreforma fiskalarkin batera, auto berriak erosteko laguntzaen sigarren plana onartu du Ministroen Kontseiluak. Planak 175 milioi euroko aurrekontua izango du. Orain arteko bost PIVE planei esker gutxiago kutsatzen duten 540.000 auto saldu direla azaldu du gobernuak.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.