PENTSIOAK

BGAEk 13.000 milioi euro dituzte ondarean, EAEko BPGaren laurden bat

Era guztietako entitateak baturik, milioi bat bazkide dituzte dagoeneko

IVAN SANTAMARIA - GASTEIZ
2006ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Gernikako Estatutuak Gizarte Segurantzatik kanpo dauden mutualitateak arautzeko eskumena aitortzen dio Eusko Jaurlaritzari. 1983an Borondatezko Gizarte Aurreikuspenerako Entitateen Legea onartu zuen, eta urtebeteren buruan, legea garatzeko dekretua. Harrezkero sistema asko handitu da. Gaur egun, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden BGAEk, guztira, 13.000 milioi euroko ondarea kudeatzendute, hiru herrialdeen BPGaren laurden bat. Milioi bat bazkide inguru dira, guztira.

Sistema erraza da: erretiroa hartzeko garaian Gizarte Segurantzak ziurtatzen dizkien soldatak handitzeko aukera ematen dute. Aurrezkien kopuru batsoldataren %5 eta %15 bitartean da gomendioa bideratu, eta entitateak diru horri etekina ateratzen ahaleginduko da, errenta finko edo aldakorreko funtsetan inbertsioak eginez gehienetan.

Munduko herrialde batzuetan dagoeneko derrigorrezkoa da beste pentsio osagarri bat izatea, baina gehienak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batez bestekoen azpitik daude. Esaterako, OCDEren arabera, Espainian pentsio funtsen ondarea BPGaren %9 da, Frantzian %7 eta Alemanian %3,8 da. Aldiz, AEBetan %95 eta Erresuma Batuan %65,1 da, eta Islandian eta Herbehereetan BPGa gainditzen dute.

Gizartea zahartzearen ondorio posibleei aurre egiteko, munduko erakunde asko pentsio sistema publikoen erreforma aldarrikatzen ari dira. Europako Batasunak, oraingoz, pentsio publikoen lehentasuna onartu du, baina pentsio pribatuen kopurua handitzeko lan egiteko eskatu die bertako estatuei.

Banakako pentsio osagarriak bankuek eta kutxek kudeatzen dituzte, eta 1995etik oso garapen adierazgarria izan dute, batez ere aldeko tratu fiskala baliatuta. Errenta maila altuak dituzten pertsonen bi heren dagoeneko gizarte aurreikuspeneko planetan izena emanda daude. 645.671 bazkide dituzte. BGAEren Federazioak dituen datuen arabera, 6.185 milioi euroko ondarea dute esku artean.

Enpleguko BGAEak edozein entitate, korporazio edo enpresak sustatzen ditu, eta bazkideak langileak dira. Normalean, enpresak kuotaren zati bat ordaintzen du. Gipuzkoan asko hedatu da, Geroa eta Lagun Aroren bidez. Hain zuzen ere, enpleguko sisteman dauden langileen %80 Gipuzkoakoak dira. Funtzionario publikoentzat Elkarkidetza eta Itzarri daude martxan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.