Bi erregulazio dosierretatik bat aurrekoen jarraipena izan da aurten EAEn

Urtarriletik 1.135 erregulazio txosten daude indarrean, eta 23.401 langileri eragiten diete

Erredakzioa
Donostia
2010eko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak enplegua erregulatzeko 1.744 dosier onartu ditu abendura arte. Horietatik 893 aurreko dosierren jarraipena izan dira, hau da, enpresek bata bestearen atzetik kateatu dituzte, murrizketak luzatuz. Aurten onartutako dosierrek 17.965 langileri eragin diete.

Dena den, azaroan 1.135 erregulazio txosten ziren indarrean, eta 23.401 langileri eragin zieten. Datuak sektoreka aztertuz gero, industria da gehien kalteturikoa, eta industriaren barruan, metalgintza: metalgintzakoak dira lau dosierretatik bat baino gehiago.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila pozik agertu da, aurtengo azaroan iazkoan baino %42 espediente gutxiago onartu dituelako, 114 guztira. Eragindako langile kopuruaren jaitsiera %58koa izan da. Jaurlaritzaren iritziz, datuek baieztatzen dute dosierren kopurua uzkurtzen ari dela. Urte osoko dosierren kopuruak hartuz gero, azaroa da gutxien onartu diren hilabeteetan bigarrena, irailaren ostean.

Azaroan onartutako enplegua erregulatzeko dosierren %91tan akordioa lortu dute langileek eta enpresetako zuzendaritzek. Akordiorik ez dute lortu, aldiz, hamar dosierretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.