euskal herria

Bi gazte atzeman dituzte Iruñean, murrizketen aurka ikasleek egindako protestetan

2012ko martxoaren 22a
20:37
Entzun

Nafarroako Foruzaingoak 18 urteko gazte bat atxilotu du Iruñeko Txantrea auzoan, hezkuntza murrizketen aurkako protestetan. Iruñeko hainbat ikastetxek egin dute bat Nafarroako Gobernuak hezkuntzan egin dituen murrizketak salatzeko Ikasle Abertzaleak taldeak eta Unibertsitateko sindikatuek gaurko deitutako grebarekin.

Gaztea goizeko 09:00ak inguruan atzeman dute, Iruñeko Irubide institutuaren inguruan. Poliziaren esanetan hainbat gaztek edukiontziak irauli dituzte eta margoa eta petardoak jaurti. Mobilizazioak izan dira Mendillorri auzoan eta Burlatan ere. Gazteek manifestazioa egin dute goizean Gaztelu enparantzatik hasi eta Parlamenturaino. Bidean eserialdia egin dute Osasun Departamentuaren aurrean.

Iturri batzuen arabera, beste gazte bat ere atzeman dute Iruñeko protestetan.

Greba antolatzaileen esanetan, protesten helburua "hezkuntzak jasan dituen erasoak salatzea da". "Orain ari gara bizitzen irakasle eskasiaren, diru laguntzak murriztearen eta, orohar, hezkuntza sistema publikoa hondatzearen ondorioak" azaldu dute antolatzaileek. Lan erreformaren aurka agertu dira gainera ikasleak.

Arratsalderako mobilizazio gehiago daude iragarrita. 19:00 hilaren 29ko greba orokorraren aldeko manifestazioa egingo dute.

Poliziak Txantrea auzoko Eunate institutuan itxialdia egin zute 40 gazte irtenarazi zituen herenegun. Bestalde, bart gauean ustez lau gaztek margo poteak jaurti dituzte Hezkuntza Departamentuaren atarian.

Hezkuntza Departamentuak 2012 duen aurrekontua 600 milioi euro ingurukoa da, 2011n baino ia %5 gutxiago 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.