Bi hilabete daramatzate kobratu gabe Bildutransen
IRUN. Astebeteko lanuztea egitea erabaki dute Irungo Bildutrans enpresako langileek.Era horretan, soldatak ordaintzeko eskatu nahi diote zuzendaritzari, bi hilabete baitaramatzate kobratu gabe. Merkantzien garraioarako enpresa da Bildutrans, eta 24 langile ditu. Ordaindu ezean, protesta gehiago egitea ere ez du baztertzen ELAk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu