Helegitea jarri zioten Estafetako Bostek urte eta erdiko espetxe zigorrera kondenatzen zituen epaiari. Bik absoluzioa jaso dute, eta beste biei zigorra berretsi diete. Iaz egin zuten boskotearen aurkako epaiketa, eta fiskaltzak lau urte eta erdiko zigorra eskatu zuen, lan eskubidearen aurkako delitua egitea leporatuta. "Atentatu" hitza "indarkeria" hitzagatik ordezkatu zuten, eta zigor eskaerak urte eta erdira jaitsi zituen gero.
Mikel Auza eta Ander Baiano dira aske geratu direnak, eta Imanol Salinas eta Gorka Milagro dira zigorra jaso dutenak. Igor Aoiz epaiketan bertan absolbitu zuten. 2012ko martxoan egindako greba orokorrean lan eskubidearen aurkako delitua egitea leporatu zieten, Estafeta kaleko Chez Belagua tabernan grebalari eta tabernako langileen artean izandako istiluen harira.