Lan istripua

Bi langile hil dira Corellako araztegian, lan istripuz

Ur hondakinak zituen putzura erorita hil dira langileak. LABen arabera aurtean 27 langile hil dira lanean ari zirela.

Lan istripua gertatu den Corellako araztegia.
Ainhoa Larretxea Agirre.
2018ko uztailaren 27a
07:34
Entzun

Bi langile hil dira Corellako (Nafarroa) araztegian lanean ari zirela. Langileak hiru metrotatik hondakin urak zituen putzura erori dira. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez 14:22tan gertatu da lan istripua. Larrialdi zerbitzual bertaratu dira baina ezin izan dute langileen bizitza salbatzeko ezer egin. Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

Nafarroako Gobernuak zabaldu duenez bi hipotesi nagusi daude langilen heriotzaren inguruan; uretan itota hil izana edo oxigenorik gabe gelditu izana ur zikinek botatzen dituzten gasen ondorioz.

Suhiltzaileak gorpuak erreskatatzeko lanetan ari dira.

LABen arabera 27 dira aurten lanean ari zirela hildako langileak. Horietako 4, Nafarroan hil dira.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.