Lan istripua

Bi langile hil dira gaur Bilboko portuan eta Basaurin

Soja ekarri duen ontzi bateko gasa arnastean zendu da behargin bat Bilboko Portuan, Zierbenan. Gunea airez egokitu gabe zegoen. Basaurikoari bihotzekoa eman dio, Renfeko katenaria ikuskatzen ari zela.

2008ko apirilaren 10a
19:05
Entzun
Behargin bat hil da Bilboko portuan gaur goizean, soja ekarri duen itsasontzi batean gasa arnastu ostean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Bihotzekoak jota hil da.

9:20an izan da gertaera. Langilea itsasontzi haren deskarga ikuskatzera joan da, Zierbenan (Bizkaia), eta gas toxikoa arnastu eta berehala zendu da. 103.000 tona soja garraiatu ditu ontziak eta, Bilboko Portuko arduradunek adierazi dutenez, soja ekarri duen gunea oraindik airez egokitu gabe zegoen langilea han sartu denean.

Osasun zerbitzuetako langileak segituan azaldu dira hara, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.

Kyla izena du untziak, 271 metrokoa da, eta Liberiako bandera du.

Basaurin (Bizkaia) ere beste langile bat hil da gaur goizean. Renfeko katenaria ikuskatzen ari zela bihotzekoa izan du.

LAB sindikatuaren arabera, gaurkoekin aurten Euskal Herrian lanean 25. behargin hil dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.