Bart goizaldean Abadiñon zauritu den langilea gizonezkoa da, 40 urte ditu, eta oso erredura larriak ditu gorputzaren %20an. Haren lankideek agertu dutenez, segurtasun jantziak soinean zituelako dago oraindik bizirik, baina era beren agertu dute lantegiko lanerako baldintzak txarrak direla.
Garesen, berriz, 08:30 aldera gertatu da istripua: 37 urteko langile bat, gizonezkoa, sei metroko altueratik erori da, eta Iruñera, Nafarroako Ospitalera, eraman dute zauri larriekin.
Lan istripuak
Bi langile larri zauritu dira, bat Abadiñon eta bestea Garesen
Bi lan ezbehar larri izan dira ordu gutxitako epean: Abadiñon (Bizkaia) behargin bati soda kaustikoa erori zaio bart gainera, eta gorputzaren %20 erre dio. Garesen (Nafarroa), berriz, eraikuntzako langile bat sei metroko altueratik amildu da, eta oso larri zauritu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu