Lan istripua

Bi langile zauritu dira Mutiloabeitin

Haietako bat korderik gabe geratu da, eta besteak hautsita ditu bernezurra eta peronea. 59 eta 69 urteko beharginak dira, eta bat eskaileratik erortzean hartu dute min.

2008ko ekainaren 11
18:17
Entzun
Spicarice, Mutiloabeitiko (Nafarroa) enpresan izandako istripuan bi langile zauritu dira gaur eguerdian, Nafarroako Gobernuak esan duenez. Langile haietako bat eskaileratik erori da, bost metroko altueratik, eta bestea harrapatu du azpian.

Aipatutako lehen behargina -S.G.A., 59 urte-, korderik gabe geratu da hasieran. Beste langileak -F.J.G.L., 69 urte-, bernezurrean eta peroneak hausturak ditu. Biak Iruñeko erietxe banara eraman dituzte.

Foruzainak ari dira lan istripua ikertzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.