Gaur goizeko ezbeharraren berri SOS Deiak-ek eman du. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizeko 8.00ak aldera gertatu da ezbeharra.
52 urte zituen hildako marinelak, eta lanean zegoen uretara erori denean. Beste pertsona bat artatu egin dute kaian bertan, laguntzeko asmoz bere burua uretara bota eta hipotermiaz zegoelako.
Atzo, berriz, J. Kalamendi arrasteontziko 48 urteko marinel bat zendu zen, pieza batek buruan jota.