Nolanahi ere, Ipar Euskal Herrian pixkanak apaltzen ari da Frantziako Gobernuak proposatutako neurri murriztaileen aurkako erantzuna. Izan ere, duela aste batzuk beste manifestazio bat egin zen Baionan arazo beragatik, eta orduko hartan, bost mila lagun inguru bildu ziren protestan.
Funtsean, erretiro adina atzeratu eta ordain osoa jasotzeko lanean bete beharreko urte kopurua igo egin nahi du Raffarinek. Osterantzean, neurri horiek hartzen ez badira, Frantziako pentsio sistema urte gutxiren buruan bertan behera eroriko dela iragarri du Gobernuak.
Erretreten erreforma
Bi mila lagunek egin dute protesta Baionan Raffarinen Gobernuaren asmoen aurka
Erretreten erreformaren aurka protestatzeko sindikatuek antolatutako manifestazioan, bi mila lagunek parte hartu dute gaur goizean Baionan. Goizeko hamarretan abiatu da protesta ekitaldia Lan Boltsaren egoitzatik, eta ohikoa denez, Suprefeturara bitarteko bidea osatu dute. Jean-Pierre Raffarinen Gobernuak aurrera eraman nahi duen pentsio sistemaren aldaketaren kontrako pankarta eta aldarriak izan dira nagusi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu