Bi parke eoliko saldu ditu Gamesak Grezian

2011ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
MADRIL. Gamesak Grezian dituen bi parke eoliko saldu dizkio Enel Green Power enpresari, Italiako Enel argindar konpainiaren filiala. Hain zuzen ere, 24 eta 14 megawatteko potentzia dute saldutako bi parkeek, eta zenbat diru eskuratuko duen ez du jakinarazi euskal energia enpresak. Gamesak 17,5 megawatteko parke bat izaten jarraituko du Grezian, eta beste 25,5 megawatt eraikitzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.