2016. urtean abiatu zen BIND 4.0. Bigarren edizioan aurreko kopuruak bikoiztuta, hirugarren ediziorako deialdia atzo zabaldu da.
Sektoreak
Gauzen Interneta, big data, ikuspen artifiziala, zibersegurtasuna, fabrikazio gehigarria, errealitate birtuala... Start-up-ak teknologia oso berriekin aritzen diren enpresa hasiberriak dira. Bigarren ediziora 385 start-up aurkeztu ziren, horietatik 50 Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik. 27 hautatu zituzten.
Enpresa trakziogileak
Bigarren edizioan 27 enpresa trakziogilek 40 proiektu garatzeko kontratuak —batez beste 50.000 eurorenak— egin dituzte beste hainbeste start-up-ekin. Mercedes, Iberdrola, Batz, Petronor, Danobat, ITP, Sener, Euskaltel...
Laguntzaileak
Google, Siemens , Microsoft eta Amazon Web Services laguntzaile teknologikoak dira. Bestalde, start-up-ek mentoreak dituzte, hirugarren enpresa bateko arduradunak.
Hirugarren edizioa
Atzotik zabalik dagoen deialdi berrian, 40 izango dira enpresa trakziogileak, eta osasunaren arloko teknologiekin lotutako proiektuak ere aurkeztuko ahalko dira, sektoreko enpresa trakziogileak ere izango direlako.
BI URTE ETAGEHIAGO
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu