Inflazioa

Bi urte hauetan, inoiz ez ziren prezioak hainbeste igo hilabete bakar batean

Martxotik apirilera bitartean %0,9 garestitu dira salneurriak Hego Euskal Herrian.

Stock azoka bateko irudia. J. C. RUIZ, ARP
Miren Garate.
2014ko maiatzaren 14a
12:41
Entzun

2012ko apirilera arte egin behar da atzera halako igoera ikusteko. Orduan, hilabete bakar batean %1,3 garestitu ziren salneurriak. Oraingoan, %0,9. Arropa eta oinetakoak nahiz aisiari eta kulturari lotutako produktuak garestitu dira batik bat. Aste Santuan apirilean egokitu da aurten, eta horrek ere izan du zerikusia.

Dena den, kontuan hartu behar da iaztik soilik %0,4 igo direla prezioak. Irailetik hona, -%0,1 eta %0,5 artean ibili da inflazioa. Urteko lehen lau hilabetean iazkoekin konparatuta, esaterako, %0,4 merkatu dira gehien kontsumitzen diren produktuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.