Turismoa

Bidaiarien kopurua %4,4 hazi da abuztuan Araba, Bizkai eta Gipuzkoan

Hiru lurraldeetako hoteletan 322.153 pertsona hartu dituzte joan den hilean, aurreko urtean baino 13.461 gehiago (%4,4). 

Turistak Donostiako Alde Zaharretik paseatzen. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
xabier martin
2015eko irailaren 21a
16:00
Entzun

Era berean, 698.897ra igo dira gaua igaro duten bidaiariak, iazko abuztuan baino 39.540 gehiago (%6). Eustatek emandako datuen arabera, Penintsulatik etorritako bidaiarien kopurua %9,4 hazi da, eta hortik kanpoko atzerritarrena, %1,6 jaitsi.

Lurraldeka, Araban %11,7 igo dira bidaiariak abuztuan. Penintsulatik kanpokoen taldea igo da gehien (%16,2); Bizkaian %4,6 egin du gora kopuruak, penintsulako turistei esker (%14,5); eta Gipuzkoan %0,9 igo da indizea. Gertuko turisten kopurua zertxobait igo da (%3,5), eta penintsulatik kanpokoena zertxobait jaitsi (%2).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.