Bigarren erregulazioa aplikatu, eta langile gehiago kaleratuko ditu Laudioko Jezek
Jez Sistemas Ferroviarioseko (Laudio, Araba) enpresa batzordeak salatu du bigarren lan erregulazio espedientea—lehena martxoan egin zuen— indarrean jarriko duela zuzendaritzak. Era horretan langileen %5 kaleratuko dituela dio. Asmo horren aurka, proposamen bat aurkeztu dio enpresa batzordeak zuzendaritzari; baina, enpresaren aldetik jasotako ezezkoa dela eta, adierazi du ez direla negoziatzera eseriko Jezek «probokazioak eta mehatxuak» bertan behera uzten ez dituen arte. Mobilizazioetarako deia egin dute, «egun ez dagoen» negoziazio prozesua berriro martxan jartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu