INEk emandako datuen arabera, 16.083 etxe saldu ziren iaz Hego Euskal Herrian, 2013an baino %9,6 gehiago. Bi urtetik gorako etxeen eskutik etorri da susperraldia, haien salmentak %22 gehitu baitira; aitzitik, etxe berriak %7,5 gutxiago saldu dira.
Krisia hasiz geroztik, orain artean beste urte batean bakarrik ugaritu ziren salmentak, 2010ean. Orduan %22koa izan zen gorakada, baina BEZ igotzekoa zelako aurreratu zituen erosketak jendeak.
Etorkizuneko bilakaera batik bat enpleguak eta hipoteken eskuragarritasunak baldintzatuko dutela diote adituek.