Bigarren 'madoffa'

2009ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Madoffen kasua lehertu zenean, Robert Allen Standford presidente den bankuakesan zuen horrekin zerikusirik ez zuela, bezeroak lasaitzeko asmoz edo. Zerikusirik ez izatetik, baina, iruzurraren protagonista izatera pasatu da. Eta ez da nolanahiko iruzurra izan, gainera, SECek 8.000 milioi dolarreko zuloa eragitea leporatu baitio.

Iruzurra aurrera eramateko moduak bereizten du Stanford Madoffetik: gordailu agiriak saltzen zituen, eta irabazi handiak hitzeman, %8ko interesetik gorakoak izan zitezkeenak. AEBetako Gordailuen Segurtasunerako Korporazio Federalak, baina, ez zituen bermatu.

Texasekoa den arren, Antigua eta Barbudako nazionalitatea du gizon horrek, eta hain zuzen ere, kalterik gehien herrialde horretan eragin duela uste du SECek, irla osoan baititu inbertsioak. Herrialdeko presidenteak «hondamendia» deitu dio iruzurrari. Baina kaltearen adarrak Madoffen kasuan bezala mundu osora zabaltzen dira, eta batez ere Hego Amerikara. Mexikon, Panaman, Kolonbian, Perun eta Venezuelan ditu negozioak Stanfordek, eta alarma piztu da herrialde horretan. Esaterako, Antiguan venezuelarrenak diren 2.300 milioi dolar daude gordailuetan.

Madoffen kasuaren ostean, SECek bereak eta bi entzun behar izan zituen iruzurra lehenago ez ikusteagatik, baina beste finantza eskandalu bat lehertu da, eta inbertitzaileak beldurtu egin dira. Hego Amerikan hainbat pertsona joan dira bankura dirua ateratzera, eta agintariek neurriak hartu behar izan dituzte.

Baina zer gertatu da Stanfordekin? Iruzurra jakin zenetik desagertuta dago. Milioiduna da, sei hegazkin pribatu dauzka... batek daki. AIZPEA AMAS
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.