garraioa

Bihar hasiko dituzte mobilizazioak Bizkaibuseko langileek

Hitzarmena betetzeko eskatu diote diputazioari.

Bizkaibuseko berrantolaketaren kontra, langileen manifestazioa, iaz. LUIS JAUREGIALTZO, ARP
2014ko irailaren 22a
16:20
Entzun

Bizkaibuseko ELA, LAB, UGT, CCOO eta USO sindikatuetako ordezkariek mobilizazioen egutegia erregistratu zuten atzo. Bihar eta urriaren 1ean elkarretaratzeak egingo dituzte Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, eta jarraian manifestazioa egingo dute.

Urriaren 3an bi orduko lanuzteak hasiko dituzte, eta hil horren 6, 9, 13, 15, 17, 20, 21, 23 eta 24an greba egingo dute. Urriaren 27tik aurrera, berriz, greba mugagabekoa izango da.

Sindikatuen arabera, diputazioak ez du iazko urriaren 4an hitzartutakoa betetzeko "asmorik". Itun hori "errespeta dadila" eskatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.