Bilbaoren proposamen nagusiak

2012ko irailaren 13a
00:00
Entzun

PFEZ

Sinplifikatzea.

Zerga abantailak berraztertzea: salbuetsitako errentak, murrizketak, hobariak...

Diru sarrera handienentzako tasa gehiago ezartzea.

Tresnak onartzea, benetako etekinak baino gutxiago aitortzea zailtzeko.

Sozietate zerga

Zerga sistema bereziak gutxitzea eta sistema orokorrean sartzea.

Hainbat kenkari mugatzea. Benetan helburu ekonomikoak betetzen dituztenei eta eraginkorrei eustea.

Neurriak hartzea zerga oinarria kalkulatzeko eta kuotaren hobariak aldatzeko. Enpresen kapitalizazio propioa saritzea.

Zerga gutxiago ordaintzeko zenbait gasturen erregimena berraztertzea (ordezkaritza, ibilgailuak...), «zerga iruzurraren kontrako tresnak indartzeko».

Zerga iruzurra

Zigorrak berraztertzea eta gogortzea.

Erantzukizun solidarioa eta subsidiarioa indartzea, zorrak kobratzeko aukerak handitzeko.

Zenbait talde informazioa ematera behartzea.

Ondare zerga

Zerga bera eta haren iraupena berraztertzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.