Zenbait lagunek suzko barrikada egin dute gaur goizean Alonsotegin (Bizkaia), Feve konpainiaren trenbidean, eta, ondorioz, Bilbo eta Balmaseda arteko zerbitzua etenda egon da denbora batez.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, 06:40 inguruan jarri dute barrikada, eta lehen ikerketen arabera, Alonsotegiko lan gatazka baten inguruko protestekin du zerikusia. Nolanahi ere, laster bideratu dute egoera, eta trenbidea garbitu ostean, martxan dabiltza trenak.
Lan gatazka
Bilbo eta Balmaseda arteko tren zerbitzua eten dute suzko barrikada baten bidez
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, lan gatazka batekin du zerikusia erasoak. Dagoneko martxan dira trenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu