Bilbobuseko langileak bigarren greba egunera deituta daude gaur, eta goizetik %30ekoa da enpresa hori eskaintzen ari den zerbitzua. Autobusak behar bezala ez daudela salatzeko 24 orduko greba da egiten ari direna, eta urriaren 26koan egin zuten lehena.
Enpresak jakinarazi duenez, goizean goiz lau autobus erasotu dituzte, horietako bi euren ibilbidea egiten ari zirela, bati gurpilak zulatuz eta besteari kristalak hautsiz. Beste batean, berriz, ateratzear zela arrautzak bota dituzte barrura.
Datorren asteartetik aurrera greba mugagabea iragarri dute Bizkaibuseko langileek. Veolia enpresak dio grebaren atzean bestelako arrazoiak daudela, eta langileek hitzarmena aldatu nahi dutela, euren mesedetarako.
ekoNOMIA
Bilbobuseko langileek bigarren greba eguna dute gaurkoa
Gutxieneko zerbitzuak %30ekoak dira; enpresak jakinarazi duenez, goizean lau autobusek erasoak jasan dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu