Bilboko burtsak %3,17 igotzen itxi du
BILBO. Igoerekin itxi du astea Bilboko burtsak: %3,17 igo zen atzo, eta 1.441,67an geratu zen. Hala, lau egun jarraian egin ditu goranzko joerarekin. Ibex 35 eta Dax indizeak ere nabarmen igo ziren, %3,57 eta %3,06, hurrenez hurren. Herenegun New Yorkeko burtsak izandako igoerak eta INGk estrategikoak ez diren aktiboak erosteko erabakiak animatu zituen indizeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu