Gaur ere Bilboko metroko eta TCSA autobus konpainiako langileek lanuzte partzialak egin dituzte, eta sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu dute eguna "normal" doala, liskarrik gabe. Dena dela, ezezagun batzuek gaur goizean TCSAko zortzi autobusen gurpilak hustu egin dituzte.
Metroan 7:30etik 8:30ak bitartean geratu dira beharginak, ELAk eta CIMek deituta.
Autobusetan, soldatak hobetzeko eskaera dela-eta, 7:30etik 9:30ak artean gelditu dira TCSAko langileak. Deialdiak "erabateko" jarraipena izan du, Jose Antonio Fernandez presidentearen arabera. Arratsaldean ere lanuztea egin dute.
Ekonomia
Bilboko metroan eta autobusetan gaur ere lanuzteak egin dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu