Bilboko Metroko langileek aurrera jarraitzen dute euren protestekin, eta gaur bi orduko lan uztea egin dute, 05:45etik 07:45era. Langile batzordearen arabera, langileen %90ak egin dute bat lan uztearekin, eta gutxieneko zerbitzuak betetzera joan behar zuten langileez gain, soilik beste batek egin du lan.
Bilboko Metroko zuzendaritzak, ordea, oso bestelako datuak eman ditu, eta esan du soilik %14k egin dutela bat lan uztearekin (740 langiletik 105ek), eta gaineratu du lanegun normal batean bidaiatzen duten hamar bidaiaritik bederatzik erabili dutela gaur metroa.