Bilboko Metroko langileek lan uztea egin dute gaur 05:45etik 07:45era, eta langile batzordearen arabera, jarraipena zabala izan du. ELA, LAB, ESK, CIM eta UGT sindikatuek osatzen dute langile batzordea, eta azken negoziazioak bertan behera geratu ostean deitu zuten. Enpresak bihar proposamen bat luzatuko die.
Enpresaren arabera, gaur goizean lan uztea deituta zegoen denboran zerbitzuaren %52 eskaini du.