Bilboko Portuaren jarduera %10 hazi da
BILBO. Urtarriletik ekainera bitartean, iaz baino %10 merkantzia gehiago garraiatu dira Bilboko Portutik, guztira 17 milioi tona. Aitzitik, bidaiarien kopuruak %41eko jaitsiera izan du Porstmouthera arteko itsasontzia martxoan hasi zelako zerbitzua ematen. Inbertsioei dagokienez, 39,9 milioiko balioa izan dute; Santurtzi eta Zierbenako azpiegituretan eta Pancorboko portu lehorra egiten gastatu da diru gehien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu