Euskotreneko Batzorde Iraunkorrak gatazka konpontzeko "ahaleginik ez egitea" egotzi dio enpresari, eta salatu du hark eta Jaurlaritzako Lan Zuzendaritzak egindako proposamenak "oso antzekoak" izan direla, eta biak ala biak, atzera bota dituztela langileek.
Aldi berean, nabarmendu du "ulertezina" dela enpresako zuzendaritzak "zentzurik gabeko grebak" egiten aritzea egotzi izana. "Egin ditugu hainbat proposamen, baina enpresak entzungor egin digu". Hala iragarri dute Bilboko tranbiako langileek lan geldialdiekin jarraituko dutela, bai aste honetan eta baita hurrengoan ere.