Bilboko Udaleko langile bat hil da gaur goizean beharrean ari zela istripua izanda. Udaleko iturriek agertu dutenez, kale garbiketa lanetan ari zen erraztatzeko makina hondatu zaienean. Hura konpontzeko ahaleginean hasi da beste lankide batekin, baina makinak azpian harrapatu ditu. 44 urteko langile hori, gizonezkoa, hil egin da. Besteari eskua harrapatu dio. Ripako moilan gertatu da ezbeharra, 10:00ak inguruan.
Santomas eguna bihar den arren, azoka gaur ari dira ospatzen Bilbon. Kaleak ospakizun horretarako atontzen ari ziren langile horiek.
Lan istripua
Bilboko Udaleko langile bat hil da erraztatzeko makina batek harrapatuta
Beste bat zauritu da ezbehar berean. Ripako moilan gertatu da istripua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu