Bildu: «Enpresek ez badituzte laguntzak itzultzen, nola ordainduko da isuna?»

2011ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Bizkaiko Diputazioak aitortu egin du lehen aldiz ez duela berreskuratu opor fiskalen bidez emandako laguntza guztia. Bilduk azalpenak eskatu dizkio Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatuari: «Diru laguntzak itzulita zeudela esaten zuenean, zenbat diru zegoen itzulita? Zenbat itzuli behar dute orain enpresek? Zein epetan? Enpresek ez badituzte laguntzak itzultzen, nola ordainduko da isuna? Zenbatekoa da isuna gaur egun?», galdetu du. Herenegun, 26 enpresari 65 milioi eskatu zizkiela azaldu zuen diputazioak, «badaezpada». Dirua sententziaren aurretik berreskuratu nahi duela gaineratu zuen, «herritarrei ahalik eta kalte txikiena egiteko». Jaurlaritza ez dago ados erabakiarekin. Orain arteko koordinazioa haustea eta lurraldeen arteko desoreka eragitea leporatu dio EAJri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.