Bildu, Gipuzkoako zerga eredua zabaldu nahian
DONOSTIA. Gipuzkoarako proposatutako zerga erreforma Araban, Bizkaian eta Nafarroan ere aurkeztuko duela iragarri du Bilduk. Errenta, ondare eta ondorengotza zergak aldatu nahi ditu. Harmonizazioaren alde dagoela zehaztu du alderdiak. Horretan saiatuko den arren, azaldu du «justizia sozialean sakontzea» dela lehentasuna eta, horretarako, gehien dutenek gehiago ordaindu behar dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu