Ekonomia

Bilduk 75 milioi euro gehiago lortuko lituzke zerga erreformarekin

Sozietateen gaineko zergak bere horretan geldituko dira datorren urterarte

2011ko urriaren 21a
16:44
Entzun

Gipuzkoa Foru Aldundiak kalkulatzen du 75 milioi euro gehiago lortuko dituela gaur aurkeztutako zerga erreformak aurrera egitea lortzen badu. Aldaketak horiek Pertsona Fisikoen Errentaren Zergan izango dute eragina, baita Ondarearen gaineko eta Oinordetza eta Dohaintzen zergetan. Gainera, hurrengo urterako aldaketa gehiago aurreikusten ditu, adibidez, Sozietateen gaineko zergen erreforma.

Martin Garitano ahaldun nagusiak proposamenaren alde egingo duela esan du, nahiz eta horrek "hausturak" ekarri. Helburua Bizkaia eta Arabarekin akordio bat lortzea dela azpimarratu du baina eurek ere badutela sistema propio bat sortzeko askatuna.

Erreforma honek gutxiago ordaintzea ahalbidetzen duten hutsune legalak ezabatzea du helburu eta "garapena eta zuzentasuna" sustatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.