Bilduk azalpenak eskatu ditu Nafarroako Kutxaz
IRUÑEA. Nafarroako Kutxaren estatutu aldaketaren inguruan azalpenak eman ditzan, Nafarroako gobernuburu Yolanda Barcinaren agerraldia eskatu du Bilduk. Nafarroako Gobernuak «gardentasunik gabe» jokatu zuela uste du, aldaketa horren berri Espainiako Gobernuak onartu ondoren jakin zuelako. Dio gaia aztertzeko ikerketa batzorde bat beharrezkoa dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu