kutxen bateratzea

Bilduk eta PSEk Kutxabankeko Administrazio Kontseilua aldatzeko eskatuko dute bihar, Gipuzkoako mozio baten bidez

EAJk eta PPk bankuko agintetik kanpo utzi dituzte.

2012ko urtarrilaren 10a
19:15
Entzun

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Bilduk eta PSE-EEk mozio bat adostu, eta Kutxabank-eko Administrazio Kontseilua aldatzeko eskatuko dute biharko bilkuran. Aurrera aterako dute, bien artean gehiengoa daukatelako.

Hilaren 2an jarri zen martxa Kutxabank, eta EAJren eta PPren akordioagatik Administrazio Kontseilutik kanpo geratu dira Bildu eta PSE. Biok euskal gizarteko "aniztasuna" errespetatzeko eskaera egingo diete.

Lehengo astean Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi zuen ahal duten guztia egingo dutela bankuko agintea aldatzeko. Aldiz, Mario Fernandez Kutxabankeko presidenteak ez du uste kontseilua behin-behinekoa denik. "Administrazio Kontseilu hau ez da behin-behinekoa. Lau urterako dago", esan zuen asteburuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.