Bilduk martxoaren 29ko grebarekin bat egin du
DONOSTIA. Bilduk bat egin du martxoaren 29rako euskal sindikatuek deitu duten grebarekin. Koalizioaren esanetan, «Madril, Gasteiz eta Iruñeko gobernuek bultzatu dituzten neurri politiko eta sozialek ez dute lortu ongizate estatua eta gizarte eskubideak sendotzerik eta indartzerik, guztiz kontrakoa baizik». Haren esanetan, herritarren eta langileen eskubideak nabarmen okertu dituzte neurri horiek. Horregatik, grebarako deia egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu